Logikalinen ez dira telefono deiak hartzen bakarrik:
zure barne prozesuak ere optimizatzen ditugu. Gure backoffice zerbitzuaren bidez, lan administratibo eta operatiboak egiten dizkizugu, bezeroarekin hartu-eman zuzena eskatzen ez duten lanak, baina ezinbestekoak, guztiak arin eta modu seguru eta efizientean funtziona dezan.
Nola egiten dugu?
Kudeaketa
Dokumentazioa
Teknologia
Eskaerak, inprimakiak, eskabideak eta tramiteak prozesatzen ditugu.
Ticketak eta intzidentziak kudeatzen ditugu, trazabilitate guztiarekin.
Fakturazio lanak egiten ditugu eta kontrol administratiboa eramaten dugu.
DDBB korporatiboen mantentze eta eguneratzen lanak egiten ditugu.
CRMa eta zure enpresako barne erremintak kudeatzen ditugu.
Dokumentazioa gainbegiratzen dugu eta kalitate kontrola egiten dugu.
Segurtasun protokolo zorrotzak eta RGPDa betetzen ditugu.
Sektoreak
Gure backoffice zerbitzua edozein sektoretako enpresetara moldatzen da: telekomunikazioak, energia, bankuak, osasuna edo txikizkako merkataritza (retail).